Beste gisarat denbora pasa

Oporrak, atseden hartzeko eta gozatzeko memento bereziak dira.
Gure aterpetxean egonez, gune eder batean zuen bateria berriz kargatzeko manera on bat da.

Bestalde, aukera ukanen duzue eskualde baten ontasuna aurkitzeko, bere biztanle lagunkinen eta beren ohituren ezagutzeko, baita ere ibilaldiak egiteko.
Gure bisitatzerat jinez, Baxe Nafarroaren erdian kokatzen den Aldude herria eta bere ibarra deskubrituko dituzue. Ibar huntan, lekuko Euskal ohiturak ongi finkatuak dira. Aterpetxetik, hain ongi ezagutua den eskualde eder hunen ingurumen xoragarria gozatzen ahal zenezakezue.

Urte guzian idekia

Aterpetxe berria jabearen etxearen ondoan, hiri barnetik 100 metretan, goraduran, ibarraren bista miresgarri batekin.

6 pertsonentzat edukia

  • 2 ganbara ohe haundi batekin (140zm)
  • Ganbara bat 2 ohe ttipirekin (90zm)
  • Garbi gela bat komunak eta dutxarekin
  • Garbi gela bat komunak eta bainuontziarekin
  • Sukalde hornitua
  • Egonlekua
  • Beranda
  • Zabaltza
  • Barbecue
  • Garaje
  • Berogailu/Klimatizazio
  • Internet lotura

Ingurunetan

Aldudeko ibarra Españako mugan kokatzen da 70km Euskal Kostatik eta 25km Donibane Garazitik. Bere ikuspegi xoragarrientzat baita ere bere kalitatezko mozkin gastronomikoentzat ezagutua da. Ibarreko ekonomiaren sailan, laborantza eta hazkuntza dira gehienik aurkitzen.

Gortairia aterpetxea etxalde batean kokatua baita, ardi hazkuntza deskubritu zenezakezue.